Teknikariaren betebeharra eskualdean euskara bultzatzean eta sustatzean datza. Langile honek bisitaldiak egiteko ordutegi finkoa du, eta asteartero Arraia-Maeztuko Udaletxera joan ohi da goizeko 8:00etatik 11:00etara. Interesaturen batek berarekin egoteko asmoa baldin badu, zerbaiten gainean hitz egiteko, ordutegi horretan Udaletxera bertara jo dezala edota telefonoz egin dezala. Dena den, badago Teknikariarekin harremanetan izateko beste aukerarik, dela e-mailen bitartez (euskera@montanaalavesa.com) edo Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrillara telefonoz deituz.
