Arraia-Maeztuko Udala. Maeztu.

todo sobre Arraia Maeztu
| pdf pdf

SabandoSabando

Sabando herribildua ezkutuko haran batean dago, mendi eta harkaitzen gerizpean, eta erreka batek erdibitzen du.

HISTORIA

Herribildu zaharra da oso. San Millango Burdin-Sarean  Sabando de Yuso eta Sabando de Suso izenekin azaltzen da.
Erdi Aroan Gaonako jaunak izan ziren haren jabeak, eta bertan bi dorre militar eraikitzeko agindu zuten herriaren kokapen estrategikoa eta bideak defendatzeko. Bide horietatik joaten ziren pertsonak Errioxa eta Nafarroatik Lautada eta itsasora zihoazenak ziren. 1332an Fernán Ruiz de Gaona jauna, Arabako Artxidiakonoa eta Arriagako Anaikidea azaltzen da jabe gisa.
XVI eta XVII. mendeetan Hurtado de Mendozatarrak, Orgazko Kondeak, Rojasen oinordekoak izan ziren hango jaunak. 1678an, herribilduak Carlos II.ari independentzia erosi zion, ordura arte Antoñanaren menpe egon baitzen eta orduan, “berez herribildu” bilakatu zen. 1887an Arraiako Udaleko errolda azaldu zen.
Dorreei dagokienez, egon ziren tokiaren izena baino ez da geratzen, Torre edo Torrondo izeneko ortu bat, alegia.

HERRIBILDUA

Harkaitz liluragarrien aurrean, parapeto moduan daude Sabandoko etxeak, eta handik igarotzen den ibaiak banatzen ditu. Iraganari dagokionez, XVI. mendeko eraikin batzuk geratzen dira, puntu erdiko arkudunak. Etxe gehienak birgaituak eta eraiki berriak dira.
Andre Maria Birjinaren Jaiotzaren parrokia-eliza 1962-1964 urteetan eraiki zen,antzina eliza erromanikoa egon zen tokian.
Elizaren plazan iturri bat dago, eta auzoetan iturri-uraskak eta garbitokia daude. Elizaren alboan parrokiako zentroa eta boloen jokoa daude.
Herriaren kanpoko aldean San Gerbasen egurrezko gurutzea dago, eta ibaitik hurbil, 1635eko hirin-errota ikus daiteke, birgaitua izan da eta oraindik makinaria dauka.

  • Sabando ibaia
  • Ikuspegia
  • Iturria
  • Inguruneko ikuspegia
  • Sabando ibaia
  • Silo
  • Ingurunea
  • Silo
1 | 2 |
leader + gobierno vasco europa